Ikastaro honen xede nagusia, hezkuntza ez formalaren alorrean (familian, aisialdian, kalean…) egun, sexualitatea nola lantzen den eta nola landu beharko zen, inguruko hausnarketa sustatzea da. Horretarako, gaia, teoria zein praktika tartekatuz landuko da (kasuen, eztabaiden, bideo eta ariketa ezberdinen bitartez). Behin sexualitatearen oinarrizko ezagutzak bermatuta, eguneroko jarrerak aztertu eta aldaketaren urratsak emango dira; haurren garapen integralerako lagungarri izango delarik.
EDUKI NAGUSIAK
- Sexologiaren bilakaera
- Ezberdintasun sexu- generikoak
- Egungo hezkuntza sexualaren nondik norakoak aztertu
- Zein da sexualitatea lantzeko erarik egokiena?
- Zerk baldintzatzen du sexualitatea?
- Nola landu hezkuntza sexuala umeen aniztasuna kontuan hartuz
- Erronkak
…
METODOLOGIA
- Dinamiko, aktibo eta parte-hartzailea
- Partaideen aurrezagutzetatik habiatutakoa
- Globalizatzailea
- Baliabide tekniko zein praktiko ezberdinaz baliatuz
ORDUTEGIA
Astean behin emango dira 1.30 orduetako saioak (4 asteko iraupenarekin).