2009/09/09

NERABEENTZAKO HEZKUNTZA SEXUALA


Adinaren ezaugarri fisikoen konplexutasuna kontuan izanda; ezinbestekoa da gaztetxoek euren sexualitatearen nondik norakoen berri izatea. Horretarako, garai honetan ematen diren aldaketen zergatiak denon artean bilatzeko asmoarekin planteatzen da. Beraz, gorputzaren ezaugarrien aldaketatik haratago, adinaren problematika bere osotasunean landuko da. Besteak beste, harreman sozio-afektiboak, sozializazioaren garrantzia, nortasunaren eraikuntza, sexualitatearen bilakaera eta bizitzeko era ezberdinak, ezberdintasun sexo-generikoak…

EDUKI NAGUSIAK
  • Etaparen kokapen orokorra (ezaugarri, sozializazioaren garrantzia, nortasuna eratzen…)
  • Harreman sozio-afektiboen garrantzia
  • Gaiaren inguruko tabuak zein mitoak kentzea
  • Norbera bere burua ezagutzeko beharra
  • Gizarteko estereotipoen identifikazioa (konturatu gabe barneratzen ez joateko)
  • Gorputzaren aldaketa (izaki eta gorputz sexutuen nondik norakoak)
  • Sexualitatea bizitzeko era ezberdinak ezagutzea
  • Sexualitatea era arduratsuan bizitzeko neurriak
  • Ezberdintasun sexu-generikoak
  • Aniztasun sexuala ulertu eta errespetatzeko beharra

METODOLOGIA
  • Dinamiko, aktibo eta parte-hartzailea (kasuen, jolasen, eztabaiden, film laburren eta bestelako ariketen bitartez)
  • Partaideen aurrezagutzetatik habiatutakoa
  • Globalizatzailea
  • Baliabide tekniko zein praktiko ezberdinaz baliatuz

ORDUTEGIA
Astean behin, bi ordutako saioak egingo dira (guztira 5 saio).