Kurtso honek psikomotrizitate eta musika edukiak nahasten ditu eta umea musikan murgiltzea eta bere gorputza kontrolatzen hastea du helburu.
Espezialitate bi hauen nahasketaren helburuak ezberdinak dira, hona hemen helburuen zerrenda:.
- Mugimenduaren eta musikaren bidez beraien gorputzaz jabetzea.
- Koordinazioa, oreka, erritmoa eta harnasketa garatzea.
- Memoria eta arreta hobetzea.
- Musikaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea era dibertigarri batean.
- Lateralitatea eta oreka lantzen hastea ( azken hau 6 urtetik aurrerako umeekin bakarrik landuko da ).
TALDEAK
Talde ezberdinetan landuko da, adinaren arabera:
- A TALDEA: 3,4 eta 5 urteko umeak ( gehienez 08-10 umez sorturiko taldeak izango dira).
- B TALDEA: 6,7 eta 8 urteko umeak (gehienez 08-10 umez sorturiko taldeak izango dira).
ORDUTEGIAK:
Klaseak astean bi egunetan emango dira, ordu bateko iraupenarekin.