2009/09/19

UMEEKIN JOLASTEKO JOLASAK

Kurtso honetan umeen aisialdian euskaraz aritzeko baliabideak ematen dira. Umeekin jolasten ari garenean ere hezten ari gara, beraz, erabiliko ditugun jolasak edo abestiak euskaraz eta ez sexistak izango dira. Normalean gertatzen dena da ez ditugula horrelako baliabiderik gure eskura; horregatik, kurtso honekin, hori da lortu nahi dena, baliabideak edukitzea.
Jolas eta abesti hauek ezagutzeko gure artean jolastu eta abesten ibliko gara, horrela ere gogoratuko dugu zer den jolastea.

EDUKI OROKORRAK

Betiko jolasak gogoratzea
Jolas berriak ikastea
Abestiak euskaraz ikastea
Jolas eta abestien izaera sexista kentzea
Umeen aisialdian haiekin ondo pasatzera ikastea


METODOLOGIA

Dinamiko, aktibo eta parte-hartzailea
Partaideen aurrezagutzetatik habiatutakoa
Globalizatzailea
Baliabide tekniko zein praktiko ezberdinaz baliatuz


ORDUTEGIA
Astean behin emango dira 1.30 orduetako saioak (6 asteko iraupenarekin).