2009/09/09

HAURRENTZAKO HEZKUNTZA SEXUALA


Adin honetan haurrek auto-irudia osatzen duten bitartean, ezinbestekoa da alderdi guztiak garatzen laguntzea; sexuala barne. Honetarako, haurren etaparekin bat egiten duen ipuinen bidezko metodologia erabiliko da. Hau da, ipuinez baliatuz, egoera ezberdinetatik habiatuko gara sexualitatearen hainbat alor lantzeko. Horrela, zenbait kezkei erantzuteaz gain, gaia hurren errealitatea hobeto ulertzeko eta bertan kokatzeko lagungarri izango da.

EDUKI OROKORRAK
  • Gure burua ezagutzea (gorputza, sentimenduak, izaera…)
  • Alderdi afektiboaren garrantzia
  • Gaiaren inguruko tabuak kentzea
  • Familia motak ezagutzea eta errespetuzko jarrerak sustatzea
  • Sexuazio prozesua (zerk egiten gaitu neska edo mutila?)
  • Ezberdintasun sexu-generikoen kontzientzia
  • Hezkidetzaren nondik norakoak
  • Erreprodukzioa

METODOLOGIA
  • Dinamiko, aktibo eta parte-hartzailea (ipuinen, jolasen eta bestelako ariketen bitartez)
  • Partaideen aurrezagutzetatik habiatutakoa
  • Globalizatzailea
  • Baliabide tekniko zein praktiko ezberdinaz baliatuz
ORDUTEGIAK
Astean behin, bi ordutako saioak egingo dira (guztira 4 saio)