Neskak eta mutilak era berean hezten ditugu? Neska edo mutila izateagatik haurrak ezberdinak dira? Zer norainoko influentzia dauka gizarteak seme-alaben identitate generikoa osatzerako momentuan? Posiblea da neskak eta mutilak era berean heztea? Nola? Honelako galderei denon artean erantzuna topatuko diegu, adibide eta ebidentziaz osatutako ariketa praktikoen bitartez.
EZAUGARRI OROKORRAK
- Egungo errealitatearen kokapena
- Zerk egiten gaitu gizon edo emakume?
- Hizkuntza sexista
- Gizarte estereotipoak
- Estereotipoen eragina guregain eta hezkuntzan
- Hezkidetzaren nondik norakoak
- Neska eta mutilen arteko harremana eskola adinean
- Esku hartzea
- …
METODOLOGIA
- Dinamiko, aktibo eta parte-hartzailea
- Partaideen aurrezagutzetatik habiatutakoa
- Globalizatzailea
- Baliabide tekniko zein praktiko ezberdinaz baliatuz
ORDUTEGIAK
Astean behin bi ordutako saioak egingo dira, lau asteko iraupenarekin.